• 18
    API

    Hamaika Telebistak Donostiako Zuatzu parkeko pi@ eraikinean kokatu duen egoitza berria aurkeztu du. Euskalgintza, komunikabideak eta politika munduko aurpegi ezagunek babestu duten ekitaldian euskarazko telebistaren iragana eta geroa izan dira protagonistak.

    "Hamaika ikusteko jaioak gara"
    Hamaika Telebistaren egoitza berriaren aurkezpena (argazkia: EHE)

    Euskara hutsez emititzen daramatzan 3 urteotan hainbat pausu eman ditu Hamaika Telebistak. Horietan azkenak Hamaikaren webgune berria eta sakelekorako aplikazioa izan dira. Gaur arte, ibilbide horretan "urrats berria" egin baitu "telebista lokal eta nazionalak". Hala adierazi du Edukien Zuzendari Naroa Iturrik egoitza berriaren aurkezpen ekitaldiaren hasieran.

    Hamaika Telebistako Zuzendari Iñaki Uriak hartzu du hitza ondotik eta atzera begirakoa egin ostean etorkizunerako dituzten erronken inguruan mintzatu da. Berak gidatzen duena bezalako proiektuek behar dituzten inbertsioen garrantzia azpimarratu du eta instituzioetatik euskarazko telebistentzat bideratzen den laguntza ekonomikoaren dibertsifikazioa proposatu du dirulaguntzek esku bakar batzuetan bukatu ez dezaten.

    Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek ere hitza hartu dute hurrenez hurren. Garitanok "hamaika ikusteko jaioak" garela esan eta babes osoa helarazi dio Hamaika Telebistari. Izagirrek aldiz, honen egoitza Donostian kokatzea ohore bat dela adierazi du. Areago, "Euskal Herria, Gipuzkoa eta Donostia euskalduntzeko ezinbesteko tresna" dela azpimarratu du Donostiako alkateak.

    Ekitaldiari bukaera emanez aro berri bat hasten dela irudikatzeko Uria, Garitano eta Izagirrek ekintza sinbolikoa egin eta hiruen artean Hamaika Telebista "piztu" dute.